Loraldiak gazteei zuzenduta kultur sormen-egonaldia aurkeztu du

Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkezten du, 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko du, tutoretza profesionalarekin.

Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Sormen egonaldiak parte-hartzaileei beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste hainbat arlo.

Zer eskaintzen du Loraldiaren gazte sormen-egonaldiak?

● Sormen-egonaldia, egun bat eta bost egunen artekoa.
● Tutoretzapeko lana: sortzaile gazteek erreferente profesional baten laguntza jasoko
dute beren proiektua garatzeko.
● Baliabideak eta ostatua: lanerako espazio egokia eta mantenu-ostatu erdi-pentsioa.
● Kultur ekintzak: parte-hartzaileek Loraldiak aste horretan antolatutako Lekeitioko
Sormen Astearen ekintzetarako doako sarrera izango dute.

Baldintzak

● 30 urte baino gutxiago izatea.
● Banaka edo taldeka aurkeztea. Euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat izatea. Egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera. Proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatzea.

Egutegia
● Urtarrilak 30 – otsailak 20: proposamenak aurkezteko epea.
● Otsailak 21-28: ebaluazioa.
● Martxoak 3: hautatutako proiektuaren jakinarazpena.
● Martxoak 5: erabakiaren publikazioa.

● Euskaraz garatzeko kultur-proiektu bat izatea.
● Egun bat eta bost egun arteko egonaldia izan daiteke, eskaeren eta beharren arabera.
● Proiektuaren tutorea izateko nahi den pertsona edo profesionala proposatzea.

Erlazionatutako sarrerak