Katapulta Tour zirkuituak 10 urte bete ditu

Abenduaren 2ra arte irekita egongo da Katapulta Tour zirkuituaren 10. edizioan izena emateko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du ekimena, lurralde artista eta sortzaile gazteen lana ezagutarazi eta kultura eszenikoa hainbat udalerritara eramateko helburuarekin.

Katapulta Tour Gipuzkoa’ programak hautatutako artistei Gipuzkoako hainbat espaziotan 4 emanaldi egiteko aukera eskaintzen zaie; espazio horietako bat izango da Kutxa Fundazioa Kluban, Tabakaleran. Gainera, 500 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute emanaldi bakoitzeko, eta aukera izango dute sustapen-bideo bat grabatzeko, komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, ekoizpenari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat egiteko eta Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu-espazio partekatuak doan erabiltzeko. Gainera, artista horien lanak zabaltzeko lan handia egiten da.

Orain arte egindako bederatzi deialdietan, guztira, 713 artistaren 1.027 inskripzio jaso dira. 2025aren amaieran, programaren hamar edizioetan 96 musika-proiekturi eta arte eszenikoetako 28 proiekturi lagundu zaie; guztira 124 proiekturi. Besteak beste, Izaro, Elena Setién, Sara Zozaya edo Idoia Asurmendi nabarmendu behar dira Katapulta Tour zirkuituan parte hartutako artisten artean.

Erlazionatutako sarrerak